eu / ca / fr / en

Irudiak ezin badituzu behar bezala ikusi, eguneratu zure nabigatzailea: Klikatu hemen.

  • Ola sagardotegia 1999an sortu zen. XIII. mendeko burdinola bat da eraikina, Arantzateko Burdinola izenez ezaguna, eta Bengoetxeatarrek berreskuratu dute, egungo sagardotegia bihurtzeko. Ikustekoak dira haren jatorriko harresi ikusgarriak, gaur eguneraino iraun dutenak.
  • Bengoetxe familia da Ola sagardotegiaren jabe, eta haiek zuzentzen dute. Iñaki Bengoetxea –familiako aita– segalaria da, askotan, segan Euska Herriko txapekduna izan delako ospetsua. Sega-proba Euskal Herriko herri-kiroletako bat da, eta denbora jakin batean segaz albait belar gehien moztean datza. Iñakik irabazitako sariak ikus ditzakegu, museo gisan erakusten baitira kupela ikusgarrietan zintzilikatuta, sagardotegiko jangelan.
  • Iñakik oso maite ditu euskal kultura eta Euskal Herriko tradizioak, eta sagardotegian, urtero antolatzen ditu hainbat kultur eta gastronomi ekitaldi. Horien deskribapena xehetasunez ikus dezakegu web orri honetako “Gure Produktuak” leihoan.
  • Familia ugari joaten da Ola sagardotegira egun pasa egitera, bai natur ingurune ikusgarrian dagoelako bai han giro euskaldun jatorra arnasten delako. Askotan, euskal kulturako ospetsuak ikus ditzakegu bertan, Iñaki bisitatzera etorrita.
  • Bataioak, jaunartzeak, ospakizunak, oturuntzak, despedidak eta abar eta abar eskaintzen dira.
  • Askari-afariak.
  • Gure gastronomi produktuak oso kalitate onekoak dira, bertakoak baitira: gure behi eta txahalen haragia, bertako ardien esnez egindako gazta, gure baserriko oilaskoak, bertan egindako sagardoa, gure erlauntzetako eztia... gure baratzeko gaiak...
  • Sagardotegiak frontoia dauka euskal pilotan jokatzeko.
  • Txikienentzako, gainera, haur-parke bat dago.
  • Ez dago autoa aparkatzeko arazorik, parking handi bat baitago.
  • WC minusbaliatuentzako prestatua.
  • Sagardotegia oporretarako ixten da, abenduaren 15etik urtarrrilaren 15era.

Erreserbak: 943 623 130                                           Meaka auzoa z/g - IRUN (Gipuzkoa)